…Nafarroako Liburutegian
«Aurreko eguneko hitzaldiaren ondoren, gauza bat geratu zitzaidan argi: benetan asko merezi dute irakurketa-klubek. Atsegin handiz izango nintzateke horietako bateko kidea. Lankide batek esan zuen liburu partekatu batez bi aldiz gozatzen dela. Irakurri eta zure bizipenen, kulturaren, esperientzien, bizitzaren… araberako ideia bat sortu ez ezik, ideia hori azaltzean eta horren inguruko beste ikuspuntu batzuk entzutean, aukerak askoz ugariagoak dira. Pixka bat gehiago pentsatzen baduzu, agian ideiaz aldatzea ere erabakiko duzu; izan ere, denak zentzu handiagoa hartzen du eta batura horrek koadroa osatzen du.
Eta horixe gertatu zitzaidan niri asteartean, zarata oso gogaikarria zuen areto batean; handik ordubetera ohartu ginen zarata hori atea pixka bat irekita konpontzen zela. Hitz egin genuen, ideiak azaldu genizkion elkarri, iritziak eman genituen, kontzeptuak trukatu genituen, baita bizipenak ere, guztiak Juan Tallonek REWIND eleberrian idatzitako testuak eragindakoak. Eta hitzaldi horretan ia bi ordura iritsi ginenean, nire antzerki-gidoiari, ustez itxi eta inprimategira eramanari, ideia berri bat eranstea erabaki nuen.
Zaila da artista batentzat konturatzea idatzi duzun hori ez dela perfektua. Badakigu, jakin ere, ezer ez dela perfektua, baina kosta egiten zaigu norbaitek esatea. Gure lana defendatzen saiatu gara, horixe egin nahi genuelako; bestela, beste modu batera egingo genukeen… Pentsatzeko, alde batera uzteko, erabakitzeko, aukeratzeko, sortzeko eta beste gorabehera batzuetarako ahalegina egin ondoren, libretoa itxita dago ixten denean, eta ez dago atzera egiterik; bestela, porrota irudituko luke. Justifikazio lerdoaren antzekoa da: “Ni horrelakoa naiz, eta ez naiz aldatuko zuk esaten didazulako”. Baina… benetan… aldatu behar bada, aldatu egiten da. Eta aldaketa txiki bat egin nuen nire testuan, gure hitzaldiaren ondoren. Denek gauza bera irizten diotenean, eta funtsean arrazoi dutela dakizunean, onartu eta hobetu egin behar da.
Irakurketa-klubek entzuteko, ikasteko eta hazteko balio dute eta. Idazketa antzerki-lana, eleberria, saiakera edo neurtitza izan, hazteko aukera ematen digu, ez bakarrik irakurriz, baita entzunez ere.
Obrak ikustera bazatozte eta interesatzen bazaizue, kontatuko dizuet zein izan zen Liburutegi Nagusiko irakurketa-klubeko emakume-kideek Ocho minutos y treinta y tres segundos lanari gehitu zioten gehigarria, eta zergatik aldaketa horrekin denak hartzen duen zentzu handiagoa.»Laura Laiglesia