…Burlatako liburutegian

Hitzek, beste behin, beren magia egin dute. 

«Hitzek, beste behin, beren magia egin dute. Espazio bera, denbora bera eta pertsona ezberdin ugari, Irene Vallejoren El infinito en un Junco lanak elkartuta. Gero esango dute liburuek ez dutela botererik. Eta liburu batek bere baitako guztia irakurlearen baitara hustu nahi duen modu berean, guk (guztiok emakumeak) ideiak, esaldiak, jakintzak… partekatu ditugu irrikaz. Iragana, oraina eta geroa arratsaldeko seietan uztartu dira guztiz Burlatako Liburutegian. Izugarri gustatu zait arratsalde batez irakurketa-talde zoragarri honetako kide sentitzea; 20 urte daramatza taldeak bere kideen bizitzak liburuen inguruan partekatzen. Espazioa egokia sortu dute La jaula de las musas izeneko nire dramaturgiarekin emakume horiek sortu duten munduan arte eszenikoen berritasuna sartzeko. Nire iritziz, errealitate berri horrek berarekin ekarri du El infinito en un junco liburua irakurtzeak urrats bat haratago ematea, Irene Vallejok aurkezten digun testuak eraman gaitzakeen beste bide batzuk ikusita. Eta onena da oraindik beste urrats bat geratzen dela, taularatzea.«

Virginia Moriones
es_ESES