…Noaingo liburutegian
Partekatzeak batu baino biderkatzen duenekoa
«Beti aipatu izan dugu beste ikuspuntu batzuk ezagutzea dela irakurketa-kluben ezaugarri zoragarrietako bat, berriro “irakurri” eta istorioetara beste begi batzuekin, beste bizipen batzuekin eta bestelako iritziekin hurbildu ahal izatea. Eta esperientzia gailurrera iritsia zela zirudienean, Ana Maestrojuánek haratago darama esperientzia hori.
Klubaren ohiko bileretan, pertsona bakoitzak liburuari buruzko bere ikuspegia ematen du, istorioarekin, pertsonaiekin eta jardunekin izandako gozamena (edo ez), sentimenduak… ekartzen ditu, eta, jakina, oso aberasgarria da ikuspegi berriak ezagutzea eta aurkitzea. Hala ere, Anarekin izan genuen topaketa beste urrats bat izan zen; izan ere, Anak, liburua gozatzeko irakurtzeaz gain, beste xede batekin irakurtzen du: zerbait berri sortzeko xedearekin, hain zuzen ere. Eta hemen egiten da bidea zabalago, hostotsuago eta askoz erakargarriago.<Ziur naiz gure bide honen helmugak, “perbertsioen” irudikapenak, sentsazio elektrikoak ekarriko dituela, beste leku batzuetara eramango gaituela eta jakintza ezezagunak eta harrigarriak ekarriko dizkigula. Baina beste istorio bat da hori, zorionez helduko dena. Oraingoz, ziurta dezaket partekatze horretan bizitako esperientzia zoragarria izan zela, eta oso hurbilekoa.«Cristina (Noaingo liburuzaina)