…Yamaguchi liburutegian
Topaketa bakoitzak, bateratze-lan bakoitzak besteekiko irekitzea esan nahi du. Propio aukeratutako leku eta denbora-tarte batean lasaitasun osoz hitz egin ahal izateak topaketa horiek berez garrantzia hartzea dakar. Lasaitasunez eta entzunez hainbat ikuspuntu partekatzeak eta ikuspuntu horietan bat ez etortzeak aberastu egiten zaitu prozesu sortzailean. Idazle gisa itxi gabeko testu bat, testu aldakor eta iragazkor bat partekatzeak oso gutxitan gertatzen den kalteberatasun-egoera batean jartzen zaitu. Zure hitzak beste ahots batzuetan, beste asmo batzuekin eta azken emaitzarik gabe entzun ahal izatea, bakardadean egin ohi den bide baten zati bat partekatzea da.