Iratxe Uriz

Antzerkigile
Iratxe Úriz

Performances:

 

Aktorea eta oinarriko hezitzailea Betidanik gustatu izan zait istorioak kontatzea, horiek entzutea edo horien parte izatea. Batxilergoa amaitu ondoren, Nafarroako Antzerki Eskolan (NAE) ikasi nuen, eta bertan igaro nituen nere bizitzako urterik onenak. Iruñeko hezitzaileen eskolako goi maila batekin uztartzen dut hori guztia. NAEn, dramaturgia eta zuzendaritza ikasgaian, jabetu nintzen antzerkia idaztea nire beste grinetako bat zela, eta lotsa handia ematen zidan arren, plazera nagusitu zen; beraz, lehen kontakizunekin eta obra laburrekin hasi nintzen.

Eskola amaitzean, aktore gisa trebatzen jarraitu nuen, oso profesional handiekin. Nire konpainiarekin eta hainbat produkziotan lan egiten hasi nintzen; horretan ikasi nuen gehien, eta tarte bat irekitzen hasi nintzen.

Nerabe talde bati interpretazio-eskolak ematen nizkion bitartean, antzezlanak idazten hasi nintzen, eta 2016an ‘Azul’ lanarekin, “Premios Buero” lehiaketan sarituak izan ginen, eta antzezlana antzeztu genuen, Maria Guerrero antzokian.

Gaur egun, antzezten, zuzentzen eta idazten jarraitzen dut, eta, gainera, mutiko eta neskatxa baten ama naiz, asmatzearen, kontatzearen, erratzearen eta barre egitearen plazera gogorarazi didatenen ama.

Contact:

es_ESES