Yolanda Almeida

Antzerkigile

Performances:

 Istorioen konposatzailea naizela pentsatu izan dut beti. Letren musikoa banintz bezala. Txiki-txikitatik oso ipurterre, nontzeberri eta irudimentsua izan naiz beti. Gustatzen zitzaidan eta gustatzen zait ikastea, ezagutzea, pertsonak ulertzea, nire inguruko mundua ulertzea… Agian horregatik ez dut inoiz lanbide edo adierazpide bakarra izan. Txiki-txikitatik idazten dut, eta ondoren kontakizun laburreko lehen urratsak eman nituen, gero eleberria. Olerkiak aurkitu ninduen, eta hamasei urterekin aurkitu nuen antzerkia Cuyás antzokian, “La zapatera prodigiosa” lanaren ikusle gisa. Une hartan piztu zen sugar txiki bat ene baitan, nahiz eta urte asko geroago hasi nintzen idazten. Enpresen administrazioa eta zuzendaritza ikasi nuen, nazioarteko merkataritzan master bat egin nuen eta Turismoan graduatu naiz. Hoteleko harreragilea eta kontularia izan naiz. Letretakoa eta zenbakietakoa naiz. Eta unibertso biak elkarri lotzen zaizkio, bata bestetik elikatzen dira istorio horiek osatzeko.

Contact:

es_ESES