Bidaia ezerezera

Ikusle gazte eta helduentzako antzerkia
Bidaia ezerezera Literarte jaialdia 2025

14

enero
Euskera
"Bidaia ezerezera "

Sinopsis

Bidaia ezerezera ibilbide bat da, leku komun batean elkartzen diren errealitate ezberdinak hurbiltzen dizkiguten lau istorioren arteko igarobidea; gizakiaren bilakaeraren bide bitxia. Bidaia ezerezera bi dramaturgok sortutako proposamena da, ezerk, agian, garrantzi handirik ez duela erakusteko. Abiapuntua Carmen Laforeten Nada eleberria da; horretatik abiatuta, Ventura Ruizek bere Ezereza berezia ikertu du. Rosa Ribasen Lejos eleberria baliagarria gertatu zaio Ana Maestrojuani zein Gertu egon gaitezkeen deskribatzeko. Begoña Pro Uriarte idazle nafarraren La dama blanca de Champaña eleberriarekin, Asier Anduezak gerren benetako interesak agerian uzten ditu Zurien eta beltzen arteko gurutzada pertsonalean. Eta Catherine Meurisseren La joven y el mar lana baliagarria izan zaio Patxi Larreari Azken isila proposatzeko: bizitzaren eta ez-bizitzaren, fikzioaren eta errealitatearen, izan zitekeenaren eta, agian, inoiz izanen ez denaren arteko bidaia zoroa. Lau antzerki-lan hauek ibilbide zoragarria osatzen dute, ibilbideari begiratzen dioten begien bidez, soilik zuen begien bidez uler daitekeen ibilbidea. Bidaia on.
es_ESES